Kelly Braxtonek begiradak begiratzea du gustoko, mundua ikusteko eta ikusia izateko. Begiek inoiz izaten baitituzte ahoek baino elkarrizketa interesgarriagoak. Baina ez da egoten soilik begietatik so, larruazaleko poroetatik ere badaki begiratzen. Eta belarriak eskurik gabe laztantzen. Eta zilborretik hasperen egiten. Eta atzamarrekin usaintzen. Eta ahotik entzuten.
Kelly bizizalea da ofizioz, errebeldea afizioz, desberdintasunen maitale ta gauen hiletetan txokolatezko napolitana jale. Elikatzen da irriz, gorrotoz, pertsonez, ideiez, maitasunez, egoerez, solomopiper bokatez, ametsez... Baina ase ezin.
Kellyren lagunak braxtondarrak gara, bere begiradei gorputza jartzen diegun ekilibrista bertigodunak. Gure xedea begiradetan barrena irrist egitea da, eroriz, barre egin eta birao bat bota ostean jaikiz. Norabaitera joateko beti ere, aurrerantz baina besoak erabat zabalduta, bidean den oro ukitu ahal izateko.
Kellyrekin gatoz eta ez dugu etxera joateko presarik. Aurrez, egin dezatela gorrek dantza mutuek abestutako kantuekin, itsuek argazkiak ateratzen dizkieten bitartean. Horrelakoak gertatu arte sabelean kilimak egiten arituko gara eta sortuko dugun sentsazioa azkazalen luzeraren araberakoa izango da.
kilimak igarri dituzte nire belarriek, begiek irakurtzen zituzten artean zuon hitzok...
ResponderEliminarTximeletak dantzan hasi zaizkit sabelean... gauza onenen aurrean egiten duten moduan.
Bejondeizuela!
Izu-ikaraz iratzarri berri naiz.Nire begi astunak irekitzeko aukera izan aurretik ahots batek xuxurlatu dit belarrira:"Askatasuna ukatua!".
ResponderEliminarUrrutitik,horma hondatuek begian min ematen dute.Ustela eta eskasa den zerbaitek zikintzen ditu.Beirarik ez duten leihoak daude,kristalik gabekoak,baina burdin barra ugariz gurutzatuak.Gertutik ikusita,bizitza da.
Preso nago.Gorputza burdinen artean dut ziega batean,gogoa preso daukat ideia batean;ideia izugarri,odoltsu eta zorrotz batean!Gogoeta bakarra dut,uste sendo bakarra,ziurtasun bakarra:askatasuna ukatua.
Egiten dudana egiten dudala,hor dago gogoeta hori,nire ondoan berunezko mamu bat bezala,bakarrik eta jeloskor.
Altxatu egin naiz,pauso bat eman dut;iruditu zait ezingo nuela bigarren bat eman,halakoa zen buruaren astuna eta hanken ahulezia.Lau harresi hotz eta biluziren artean itxita,nire urratsentzako espaziorik gabe,begientzako zerumugarik gabe.Hilobiko atea ez zen barrutik irekitzen.
Gau batean entzun nuen.Kelly zen.Isilean entzun nituen hitz haien segida,nire pentsamenduak iraultzen zituen iturri baten murmurioa bezala.Airez eta eguzkiz gainezka, ezinezkoa egin zitzaidan askatasuna ez beste ezertan pentsatzea; esperantzaren ispiak etorri zitzaizkidan hitzak inguratzearekin batera, askatasuna eta bizitza itxaroten den bezala.
Zergaitik ez? Nire ondoan dena monotonoa eta kolorerik gabea bada ere, ez ote da nigan ekaitz bat, borroka bat? Zergaitik ez nintzen ahaleginduko nire buruari esaten sentitzen dudan bortizkeria eta ezjakintasuna, nire bizitzak ezagutuko dituen larritasunetan, beldurretan, torturetan?
Iraultza gertatu berri zen nire baitan. Bapatean, itxitura bat bereizten nuen hormatzar haien artean. Gerturatu eta begira jarri nintzen. Han zegoen nire zain. Kelly zen....
SATURNINO
Kelly? Zeu zara, Kelly?
ResponderEliminarBada denbora nire ametsetan barrena zurekin topo egiten dudala, gau osoak zure presentziapean igarotzen ditudala, zuri buruzko zer edo zer jakin nahian nabilela. Ixilik igaro ditugu elkarrekin partekatutako momentuak, ez baitaki nondik hasi esateko asko eta adierazteko are gehiago daukanak. Begiradetan oinarritutako elkarrizketez elikatzen zara, begiek ez baitute hitz hutsalik jaurtikitzen, ezta ondokoa aspertzen. Hitz joko ixil hoien maitale naizen honek, deitu egiten dizut so ari natzaizun bakoitzean, begiekin esango didazun horrek sabelean eragiten dizkidan kilimenganako mendekotasuna garatua baitut jadanik. Adikzioa sortu didan sentipen horren bila igaro ditut azken egunok, gau ta egun ametsetan murgilduz, lo zein esna egon zure itxura izan zezakeen edonoren bila zoratu beharrean. Eta pazientzia agortzear neukan honetan, kilimenganako abstinentzia-sindromeak barrua jateari ekin dion momentuan, jada agortutzat neukan indar batek lurrean hiltzatuta neuzkan begiak altxatzera bultzatu nau... begiak lurretik altxatzera bultzatu eta kilimaz jozi duzu ene gorputza, Kelly. “Ametsak ez dira amets huts” ohiukatzen didazu begi-keinu batez.