Udazkenean txankletak erabiltzearen plazer aurpegia darabil jantzita Kellyk. Txistua joz zapaltzen ditu alde zaharreko espaloiak, Artibai kaleruntz doa garaje sarrera bat duela helburu. Elkartasun Biltegian nahi du jarraitu txistua jotzen.
Barrura sartu da nahi duelako sartu zuon barrenetan, kuriositatea du jakiteko nolakoak zareten; oso kuriosa da bera eta. Soilik ikusteko bertan zerbait badela, zeozer, mugitzen dena, bizirik dagoena.
Gurak agurtzen ikasten ari da, eta dagoeneko ez da haserretzen batzuetan. Leiho hautsien hilerritik sartutako haizea sakon hartu eta eskukada bat poltsikoan gorde du izateko haizea itolarria duenean.
Oraingoan begiradatxoak gerizpetik tirokatuko ditu isilgailua erabiliz, eskuarekin moketa laztandu eta begi-belarriak garunera apuntatzen jarriko ditu. Gaurkoan bihotzak salbu dira. Zenbait lagunen bihotz handiak ekarriko ditu, zuenak besarkatu eta aulki jokoan jolasteko. Galtzailerik gabe, noski.
Sinplea da jolasa, denok gara irabazle txikitasunetik dauden ezlekuetaraino xuxurla bat iristen baldin bada. Gozatzeko bakarrik, nahi duelako, lagunak ikusi nahi dituelako. Etxean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario